Juan de la Herran eta Bilboko lehen Internet hornitzailea

2015/11/02 | Comments Off on Juan de la Herran eta Bilboko lehen Internet hornitzailea    e-Bilbotarrak

Juan de la Herrán

1996ko urrian Juan de la Herran eta Txetxu Etxebarriak Agoranet formalki eratu zuten, Bilboko lehen Internet hornitzailea izango zena Kender-en baimenarekin, lehenago hasi bait zen baina beste ikuspuntu batetik. Aurretik, Echevarriak zuzentzen zuen eta De la Herranek irakasten zuen San Luis zentroko ikasleei konexioak eskaintzen hasi ziren.

“1996. urtean Interneta, konexioak eta sareei buruz hitz egiten hasi zen, Madrilen bazeuden dagoeneko zibertaberna batzuk konektatzeko eta guzti hau zeruko musika zen Bilbon,” gogoratzen du Echevarriak, gaur egun erretiratuta dagoenak. De la Herranek, aurretik software fabrikatzaile batentzako lana egin zuela eta, eskolako ordenagailuren bat konektatzeko formula bilatzearen arduraduna izan zen.

Eta lortu zuen, Telefonica-ren eskutik lehenengoan eta ondoren 256 Kbps-ko irratilotura batekin, Artxanda mendian Airtelek zituen antenekin zuzenki konektatzen zelarik. Prezioa hilabetean 6.000 euro ingurukoa errez izan zitekeen. Ondoren konexioak kudeatzen zituen zerbitzariak, eskolan zein hornitzailearen aurrenengo bezeroetan, Bilboko Linux lehenetarikoa izan zen.

Horrela gogoratzen du: “Interneta geneukan! Ikasleentzat benetako berrikuntza zen. Ikastetxea jai egunetan ere zabaltzen genuen. Ni zeremonia-maisu antzekoa nintzen, jendea konektatzera eta Sarean gauzak egitera animatzen nuen. Web orriak estatikoak ziren. Orri batetik bestera joateko hamar edo hamabost minutu itxarotea normala zen. Ziberespazioa deitzen zen. Hau ziberkafe eta ziberlokutorioaren nahasketa zen”.

Atzerrian seme-alabak zituzten gurasoak eta ikasleak ziren bezero nagusiak. “Galeseko unibertsitatean semea zuen ama batek chat-ari buruz hitz egiten etorri zen. Ama honek beste batzuei kontatu zien eta honela beste bezero pila etorri ziren. Webcam bat genuekan muntatuta hemen eta amek beraien seme-alabak ikustean esaten zuten: “oso argal zaude”, gogoratzen du De la Herranek.

Agoranetek bere instalzioetan ematen zuen konexioa, eta etxeetan modem multzo baten laguntzaz burutzen zuen. Modu honetan, Madril edo Bartzelonatik kanpo zegoen lehen internet hornitzailea bihurtu zen. Eta inguruko enpresa handiak beraiekin fijatzen hasi ziren. BBK izan zen horietako bat, gazte txartela zuten erabiltzeleei internet konexioa eskaintzea erabaki zuen eta praktikan bezeroen kopurua biderkatzea lortu zuten.

Orduan Jorge sartu zen konpainian, Juan de la Herranen anaia, denborarekin konpainiaren zuzendaria izaten bukatuko zuena. Bere ardura zerbitzu kopurua handitzea zen eta web orrialdeen diseinua eskaintzen hastea. “Negozio hutsune bat zegoen. Gustu oneko ingeniariak bezala hasi eta diseinatzaileak bihurtzen hasi ginen” gogoratzen du Jorge de la Herranek.

Infovia, sarbide hornitzaile kopurua biderkatu zuen Telefonikaren zerbitzuaren agerpenarekin, Agoranetek konexioak eskaintzeari utzi zion eta diseinuan eta enpresa weben garapenean jarri zuen gogoa. “Informatika enpresa eta publizitate agentzia tradizionalak bazeuden eta gu erdibidean kokatu ginen. Disenatzaile hutsak informatikariekin nahasten saiatu ginen” gogoratzen du Jorge de la Herranek.

Comments are closed.