Pedro Luis Barrondo, euskal lehen blogaria

2015/10/19 | Comments Off on Pedro Luis Barrondo, euskal lehen blogaria    e-Bilbotarrak

Pedro Luis Barrondo

Profesionalki, Pedro Luis Barrondok ezer gutxi du zerikusia teknologi berriekin eta adinez ere (50 bat urte ditu) ez dago ere lehenengo internauten barne. Baina horrek ez zion eragotzi 2002ko otsailean, duda barik, Euskadiko blogarik zaharrena idaztera ausartzea.

Zerk bultzatu zuen hau egitera? Barrondo militante eszeptiko bat da. Hau da, pentsatzaile kritiko eta arrazionalista bere pseudozientziak eta beste gaitz batzutako gogoetak erakusteko gogoarekin, beraren iritziz, gure gizartea arriskuan dagoelako. Hots, eszeptikoei bidaltzen zitzaien buletin bat gidatzen zuen garai horietan. Victor Ruiz, Blogalia Espainiako lehenengo blog plataformen sortzailea barne zegoen.

Beraren eskutik, Barrondok, garai horietan sarean Tenebris izenez ezaguna zenak, “La Taberna de los gaiteros del delirio” bloga sortu zuen gizartearen pentsamendu kritikoa ezagutzera emateko mahai baten inguruan lagunen moduan elkarrizketa bat izango balitz bezala. Solaskideen artean Luis Alfonso Gámez kazetariak parte hartzen zuen, Euskadiko blogaren autore garrantzitsuenetariko batek, edo Javier Armentiak, laster batera bere bloga, “Por la boca muere el pez” sortuko zuenak.

Pixkanaka pixkanaka, web orria audientzia irabazten joan zen eta bere edukiak Googleen eta beste bilatzaile batzuetan agertzen hasi ziren. “Zerbait sortzen duzunean, motibaziorik nagusiena jendarteak zuk egin duzun obrarekin gozatzea da, gehitzea eta kritikatzea”, gogoratzen digu Barrondok. Blog gehiago ere zabaldu zituen, bat Bilbori buruz eta bestea olerki eta ipunei buruz.

Gogo biziak asko ikertzera eta gutxi lo egitera eramaten zion. “Denbora loari ketzen nion. Hau gaueko ordu txikietan egiten da” azaltzen digu. Baina gero eta lan gehiagok, polemika apurren batzuk, sarean jaso zituen eraso zuzenak eta Interneten ikusten zuenarekin desiluzio kutsua zela eta, pixkanaka pixkanaka proiektua alde batera uzten hasi zen.

“Nik gaiak sakontazunez antolatzen nituen, lantzeko denbora asko eramaten zutenak. Ez zitzaidan bururatu ere egin aurpegian nituen granoei buruz hitz egitea edota morea berdea baino gehiago gustatzen zitzaidanik” azaltzen digu zalantzaz gaur blogosferan ikusten duenarekin konparatuz.

“Facebook-en agerpenak, non ergelak eta inozoak erraz ezabatu ditzazkezun, giro ez hain zabalduetan murgiltzea atseginagoa izango zela konbentzitu zidan. Hitz egiteko eta iritziak elkar trukatzeko, Facebook tresna oso ona da”, gehitzen du.

Comments are closed.