Iñigo Atxutegi, Bilboko lehen webmasterra

2015/10/12 | Comments Off on Iñigo Atxutegi, Bilboko lehen webmasterra    e-Bilbotarrak

Iñigo Atxutegi

Iñigo Atxutegi, kapital bizkaitarra eta honen inguruak biziberritzeko sortutako erakundearen, Bilbao Metropoli 30, kanpo-harremanen arduraduna zen 1995.ean. Postu horretatik Bilbori buruzko lehen weba, Euskadiko lehen web instituzionala izango zena ere, martxan jartzen arduratu zen. Euskal Herriatik erregistratutako aurrenetariko domeinua izango zen.

Hain zen urratzailea udaletxe askoek beraien web orrialde korporatibo bezala mantendu zutela denbora luzean zehar. “Bilbao metropolitanoa dagoeneko Internet sarean dago”. Horrela azaltzen zuen Alfonso Martinez Cearrak, Bilbao Metropoli 30eko zuzendari orokorrak, bere weba. 500 orriek osatzen zuten eta garai horretan izugarrizko gertaera suposatzen zuen.

Teknikoki proiektua Labein zentro teknologikoak eraman zuen eta Sarenetek berriz web orriaren ostatuaz arduratu zen. Faktura garaiko hiru milioi pezetakoa izan zen (20.000 euro inguru) eta edukiak entitate beretik landu ziren Atxutegiren gainbegiratuarekin.

Zergatik egiten zen? Nagusiki Bilbo “hiri teknologikoki garatua” bezala aurkezteko nazioarteko marketina egiteko, garai hartan oso konplexua zena. Bilbao Metropoli 30ek egiten zuen apustuaz ideia bat egiteko, gogoratu beharra dago handik gutxira European Software Institute Bilbora erakartzea lortu zuela, gaur egun Tecnalian integratua dagoelarik.

Hori bai, Atxutegik aitortzen du inspirazioa Pittsburgh-en izan zuela, siderurgia industria indartsua izan zuen hiri batean eta Internateren laguntzarekin berkokatzen saiatzen ari zena. “Guk, funtsean, gauza berdina egin genuen, helburu berarekin informatika garapen bide bezala hartu genuen, baina egia da, orduan ez zela batere erraza. Garai hartan Espainia guztian 300.000 internauta bakarrik zeudela gogoratu besterik ez dugu behar”, gehitu du

Diseinuaren eta orrien garapenaren konplexutasuna alde batera utzita, Atxutegik instituzio eta euskal enpresen arteko komunikazioa gogoratzen du barrera handi bezala. “Oso zaila izan zen egin genuena jendeari azaltzea. Guk ere ez genuen oso argi izan zer esan nahi zuen. Ez genuen ondo ulertzen guzti honek zuen potentziala”, gogoratzen du.

Egia da denbora haietan garrantzitsuena gizartea hezitzea zela. Zentzu honetan, oso adierazgarria da, EITB-ek herritar arruntari Interneta zertarako balio zuen igorri zuen erreportajea. “Niri ere harritzen ninduen zein erraza zen museoetara bisita birtualak egitea”, gaineratu du.
Garai haietan webak nahiko sinpleak ziren eta bitxikeria moduan, Bilbao Metropoli 30 ezer gutxi garatu da geroztik. Eduki aldetik, sustatu zuen erakundearen web izan baino, Bilboko metropoliarena zen. “Gure helburua Bilboren aldaketa eta biziberritzeari garrantzia ematea zen. Maketen Bilbotaz hitz egiten zen. Hiria zein bidetan zioan jasotzen ahalegintzen ginen. Errealitatea tristea zen. Proiektuetaz asko hitz egiten zen”, gogoratzen du Atxutegik.

Webgune honen irteera zela eta EITB-ek egin zuen bideoa gaur egun ikustea hiriak jasan duen aldaketaz ohartzea da. Bilbao Metropoli 30 webgunea munduari planifikatzen ari zenaren berri ematera lagundu zuen, baina baita ere bertako gizartearen gogoa igotzeko. “Webgunean mundu osoko bisitak izan genituela kontatu genezakeen eta hori oso ona zen komunikatzeko eta hedabideetan asko mintzatzen zen”, gehitzen du Atxutegik.

Comments are closed.