José Ignacio López-Pozuelo eta Bilboko lehendabiziko txat

2015/10/05 | Comments Off on José Ignacio López-Pozuelo eta Bilboko lehendabiziko txat    e-Bilbotarrak

jose-ignacio-lopez

José Ignacio López-Pozuelo-k (Getxo, 1971), ordenagailuak munduan zehar dagoen edozeinekin konektatzeko aukera ematen ziola ikusi zuenean, begiak lan,zein aukera sozial amaigabeetara ireki zitzaizkion. Honela bada, irmotasun handiarekin lan eginda, edozein motatako ordenagailuetan nahaspilatzeko gai den hacker bat bilakatu zen, Bizkaiko hiriburuko lehen txat.aren, #Bilbao, erabiltzaile aitzindari eta aktiboenetako bat izatearekin batera.

Orduztik, #Satur edo #Saturno nick edo ezizenaz ezagutarazi da komunikazio bide honetan,gaur egungo Whatsapp.aren aurrekaria dena. Hala eta guztiz ere, ez zen bera izan, Tutatis, Falbala, Ada_L eta Zona ezizenarekin ezagutzen diren gogotsu talde erdi anonimo bat baizik foroa martxan jarri zutenak eta ondorengo hitzez txat hau deskribatu zutenak: irc-ko (chat) ik onena, zer, ez al gara Bilbotarrak edo?

Lau sortzaileak, ordu konkretu batzuetan biltzen ziren, eta txataren bitartez hitz egiten zuten, laister, erabiltzaile berriak batzen joan zitzaizkielarik,hurrengo hamabi hilabeteetan hirurogei ohiko erabiltzaile izatera iritsi arte.Tartean, López-Pozueloz gain, Torbe edo Txemi del Olmo bezalako partehartzaile entzutetsuak, nork Gorbearen Gaseosako Gurutzeak iragarkiak medio honen bidez ezagutarazi zituen.

Saturno,hori bai, topaketen,Bilbo edo Portugaleteko tabernetan egiten ziren bilera fisikoen, jaun eta jabe zen, non txataren partehartzaileek elkar ezagutzen zuten, gaur egun “desbirtualizazio” deritzon errito batean.” Bilbotarrak izan arren ligatzeko aukera zegoen. Batzuetan baita arrakasta izan ere.” –dio López-Pozuelok, foro hontako partehartzaile ezberdinen artean ezkontzak ere egon direla gogora ekarri aurretik.

Saturno, txatera konektatua denbora asko pasatzera iritsi zen. Agoranet, lana egiten zuen enpresatik dohainik egiteko aukera zeukan,garai hartan,Internerako konexioekin lana egiten baitzuen .Baina hau gutxi balitz, gauetan etxetik ere konektatzen zen, bere zaletasuna telefonoaren faktura handiak bilakatu zirelarik,

Comments are closed.