Carlos Sánchez, Bilboko lehen tuiteroa

2015/09/28 | Comments Off on Carlos Sánchez, Bilboko lehen tuiteroa    e-Bilbotarrak

carlos-sanchez

“Bilbo ez da 140 karakterretan sartzen, hobe duzu joan eta zu zeuk ezagutzea”. Hau da @txarlyk erabiliko lukeen tuita hiria definitzeko. Nor den @txarly? Bilboko lehen tuiteroa. Bere lehenengo tuita, ingeleraz: Just got back home and thinking about going to bed or spend sometime browsing the web. (Etxera iritsi berria naiz eta ohera joatea edo tarte bat interneten nabigatzea pentsatzen ari naiz).

2006 urtetik da sare sozial hontako kidea, “ziberespazioan” ia betikotasuna bezala aintzakotzat hartu daitekeena. Jada, 41,6K tuit egin ditu, 445 tuitero jarraitzen ditu eta 2.313 jarraitzaile ditu. Bere izena mundu arruntetan Carlos Sanchez da, eta bere blogean (txarly.com) “nvivo.es orrian kartelak itsasten dituena” bezala definitzen da.

@txarlyk, 54.173 erabiltzaile zenbakia dauka eta “nire inguruko internetaren sektorean gertatzen zen guztiaz jakinaren gainean egoteko” batu zen Twiter-era. Bera batu zenean, sareak zituen berrogeita hamar mila erabiltzaile baino gehiagoko kopuruak, ez du zerikusirik 2013.urtearen erdialdean agertzen ziren 218 mila erabiltzaile aktiboekin, azken zifra ofiziala, alderatzen badugu. Jakin dezazun, irakurle estimatua, erabiltzaile aktiboz ari garela, erregistratutakoak 500 milioi baino gehiago baitira. Laburbilduz, @txarlyk, guztiaren berri egon nahi zuenak, aurreikusten zuen. Twitter, gaur egun, erakunde, enpresa eta banakakoentzat komunikabide onenetariko bat da, azkarrena eta zuzenena, eta noski, kritikoena da: ez dago ezer, Twitter-eko nonahiko komunitateari ihes egin diezaiokeenik. “Mundu osoa hor zegoen edo hilabete gutxira iritsiko zen”, gehitzen du Sanchez-ek.

Bere kontua oso modu pertsonalean erabiltzen du, ” ez dut jende asko jarraitzen eta noizean behin garbiketa egiten dut, batez ere, pertsonalki ezagutzen dudan jendea jarraitzen dut”, azaltzen du @txarlyk, bere tuit onena iristear dagoela uste duelarik. Agian, egia izan daiteke, oraingoz tuitero ona bait da, “ez ditut follower-ak bilatzen, nahiko hiztuna naiz eta gehiegizko maiztasunez idazten dut”. Eta hauek dira, hain zuzen ere, sareko erabilera egokiaren gakoak: iruzkin sentsazionalistak ez bilatu, hitz egiten dizuten edo aipamenak egiten dizkizuten erabiltzaileei erantzun eta kontua ez utzi. Gaiei dagokionez, Sanchez-ek hori ere ongi ulertzen du: “gaiak ugariak dira, nire lanari edo proiektuei buruz asko hitz egiten dut, baina baita ergeltasunei buruz eta nire egunerokotasunari buruz.”

Twitterrek eskaintzen dituen abantailak asko dira, berehalakotasunaz eta laburtasunaz gain, gaia zehatz bati buruz informazioa berehala aurkitzeko aukera ematen du; artistenganako, pertsona ospetsuenganako, enpresa zuzendarienganako, kazetarienganako, eta abar, sarbide zuzena eskaintzen du; denbora errealean informatzen du, lagunekin harremanetan mantentzen zaitu eta, Sanchez-ek dion bezala, edozein motako informazioaren hedapena “izugarria izan daiteke”. ” Tresna ederra da, gertu ez dudan jendeari buruz jakiteko laguntzen dit, informazio askorekin kutsatu gabe, eta zerbait behar dudanean, edozer gauza, askotan bertara jotzen dut”, aitortzen du tuitero aitzindari honek.

@txarlyk Bilbori buruzko bere tuita du, eta garbi dauka baita ere zein den Bilbori buruz dagoen tuit-ik onena, “Athletic-ari buruz hitz egiten deun mugitu berria den The Guardianen artikulu bati buruzkoa”, non bere bere izenburua What Athletic Bilbao can teach brands about risk and innovation den.

Comments are closed.