Carlos Alonso, Athletic-eko ziberhaitzeko kofundatzailea

2015/09/28 | Comments Off on Carlos Alonso, Athletic-eko ziberhaitzeko kofundatzailea    e-Bilbotarrak

carlos-alonso

Carlos Alonso Basauriko informatikoak, 1996an futbol talde baten lehenengo ziberlagunartearen sorkuntzan parte hartu zuen, Athetik Munduan Zehar (AMZ) izenarekin, bi urte beranduago ekipoak berak ofizialduko zuena. Lagunartea, hasiera batean munduaren mutur ezberdinetako jarraitzaile zurigorriak batuko zituen zerrenda soil bat besterik ez zen.

Jatorrizko sustatzailea Fernadon Martinez izan zen, une hartan Miamin bizi zen , eta teknologia berrietara atzizea zuen athleticzalea. Beronek , bere talde maitatuari buruzko Web bat abiarazi zuen , eta laister, bera bezalako beste jarraitzaile batzuen mezuak jasotzen hasi zen. Email hauen harira lehenengo AMZ posta taldea sortzen da, non bidaltzen den mezu bakoitza taldeko kide guztiekin elkarbanatzen den.

“ Kideen zerrenda gorantz zihoan etengabe eta 200 pertsona izatera iritsi ginen” gogoratzen du Carlos Alonsok. Denborak aurrera egin ahala,eskeinitako zerbitzua sofistikatuz joan zen ondorengoak eskeintzeraino ; Athelicken golen berri emateko SMS zerbitzua, Bakalao GSM izenez ezagutzen den aplikazioa, zuzeneko chat zerbitzua edota José Iragorriren partiduen emanaldiak internet bidez entzuteko aukera.

“Bihotz bilbotar batek soilik uler dezaken pasioak batzen gintuen familian haundi bat bezala ginen.Kanpoko jendearentzat gauza oso berezia baitzen birtualki Katedralean baleude bezala sentitzea” dio Alonsok. AMZk 14 bat urte iraun zituen, jarduera izateari utzi zion arte.Ordurako Interneta asko sofistikatu zen , mundu osoko Athletickzaleak beste hainbat bideren bitartez batuak egoteko aukera eskeiniz.

Comments are closed.